top of page
  • blogger-square

NOR GAREN

​

2012/2013 ikasturtean Lea-Artibai ikastetxean 2SR3 ikasten ari garen bost ikaslez osoturiko  talde bat gara. Enpresa eta ekimen sortzailea arlorako guk aukeratutako produktu bat aurkeztu behar dugu enpresa  bat hasieratik nola sortu ikasteko . Gure enpresak komertzializatu behar duen produktua haukeratzeko hainbat ideia izan genituen baina azkenean egurrezko pomoak egitea pentsatu genuen. Eskuz eginiko produktuak izango dira ,egurrezko tornu baten, era artesanalean landuak. Egurrezko eskutoki hauek autoen mundua gogoko duten pertsonei zuzenduta egongo dira, batez ere ibilgailu klasikoentzako. Produktu hau erakargarria izango dela uste dugu eskainiko duen dotoretasun eta itxuragatik baina baita ere egurrezkoa izatearen abantailagatik. Egurrezkoak egitearen abantaila nabarmenena da, ez dutela tenperaturan gora behera handirik izaten, eta horregatik ez dira egoten neguan oso hotzak, ezta udan erretzen ere, batez ere autoa kanpoan eduki behar baldin badugu.

bottom of page